Mundarroren zaleek etxeko taldea Andoainen animatzeko aukera dute gaur arratsaldeko 17:30etan hasita. Izan ere, Erregional Preferente mailako taldeak Euskaldunaren aurka jokatuko du denboraldiko bederatzigarren partidua Ubitarten.
Bi garaipen, hiru berdinketa eta beste hiru porrotekin, 9 puntu batu ditu orain arte Mundarrok, eta Euskaldunaren aurkako partidua aurkari gogor baten kontra da. Mundarro 12garren dago sailkapen nagusian.
Andoaingo taldeak, bere aldetik, 13 puntu dauzka eta 5garren dago sailkapen nagusian.
Hernaniko lehen taldeak, etxean
Erregional Ohorezko Mailako taldeak etxean jokatuko du gaur Lazkaoren aurka. Hitzordua arratsaldeko 15:30etan izango da, Zarkumendegin.
Bestalde, Ohorezko Mailako jubenilek ere etxean jokatuko dute Donostiako Kostkas taldearen aurka, gaur arratsaldeko 17:45etan hasita. Eta lehenenego taldeak, berriz, Donostiako Matigoxotegi futbol-zelaira egingo du bisita, Internacional taldearen aurka lehiatzeko. Norgehiagoka bihar izango da, arratsaldeko 14:30etatik aurrera.