Ez dakit nolakoak izango ziren polizia frankistaren galdeketak, ezta Ertzaintzarena ere. Baina EH Bilduk agintzen duen Hernaniko Udalean, langileei egiten zaizkien galdeketak, behintzat, beldurtzekoak dira.
Beste behin, EH Bilduk espediente zigortzailea ireki dio beste langile bati, eta hari eta testigu izan diren langileei, galdeketa egiten diete beraiei enfokatzen dieten kamera baten aurrean jarri eta instruktorearen galderei erantzun behar diete (kasuan poliziaren papera hartzen duena).
EAJ-PNVtik, oraingoz, ez dugu aztertuko ea espedientearen irekierak oinarria duen ala ez. Dena den, badaukagu ideia bat horren inguruan, EH Bilduren aginpean dagoen Udalaren instruktorearen idatzia irakurri eta langileari entzun ondoren.
Badijoaz langileak Zerbitzu Publikoko arlotik, Udaltzaingotik, gonbidapena luzatzen zaie teknikoei joan daitezen edo espedienteak ireki eta beldurtu egiten zaie. EAJ-PNVrentzat, langileak dira enpresa pribatu eta erakunde publikoetako aktiborik garrantzitsuena. EH Bildutik Hernaniko udaleko langileei ematen ari zaizkien tratua ez da egokia.
Egia ezagutzeko beharrezkoa al da langilea kamera baten aurrean jarri eta hura beldurtzea? Grabatuak izan daitezen baimena eskatu al zaie? Ahots-grabazio batekin ez al litzake nahikoa izango? Esan al zaie beren abokatuarekin bertaratu litezkeela?
EAJ-PNVri Madrilgo opresioa bezain gaizki iruditzen zaigu Hernaniko udalean ematen dena.
Andoni Amonarraiz Gomez
Hernaniko EAJ-PNVren bozeramailea