elkarte bat da ATLCR; hain zuzen ere, irabazi asmorik gabeko elkarte bat. Eta bere helburu nagusia jokaera arriskutsu orori aurre egitea da: jokabide agresiboei, drogen kontsumoari edota sexu-harreman arriskutsuei, besteak beste.
2014. urtean sortua, hiesa duten pretsonekin, drogazaleekin eta sexuaren langileekin egiten dute lan ATLCR elkartean.
Gaur egungo eta interes haundiko gaiak dira horiek guztiak, dudarik gabe. Horrenbestez, Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren arira Harituz elkarteak antolatuta, XXI. mendeko emakume tunisiarren gaineko hitzaldia emango dute ATLCRko emakumeek hilaren 23an. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da, Kultur Etxean.