Kafe Tertulian, aldaketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Laugarren urtez jarraian, Ka­fe Tertulia egitasmoa ja­rri­­ko du martxan Udal Eus­kal­tegiak datorren asteazke­nean. Aurten, gainera, alda­ke­ta txiki batekin dator: au­rre­ko urtetan astean behin ze­na, hilean behin egitera iga­roko da. Beti bezala, Gu­nea garagardotegian izango dira, 17:00etatik 18:30etara.
Bertan, Euskaltegiak adi­e­razi duenez, «hiru edo lau pertsona mahai baten buel­tan eseri, kafe bat-edo es­ka­tu eta goxo-goxo euskaraz ari­­tzeko aukera izango da».

Herriko aukerak zabaltzeko egitasmoa
Kafe Tertuliarekin, herriko es­kaintza zabaltzea da Her­naniko Udal Eus­kal­tegiaren asmoa: «nahi du­e­nak ahalik eta aukera gehien izan dezan euskaraz aritzeko: lotsak alde batera utzi eta konfiantzazko giro informal batean prakti­katzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!