Kultura sailak antolatuta eta Aiztondo abesbatzaren laguntzarekin, Erresuma Batuko Sansara abesbatzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Andra Mari elizan. 2017ko Tolosako nazioarteko abesbatzen lehiaketara etorri zen Sansara, eta bide batez munduko ahotsik onenetarikoez gozatzeko aukera izan genuen Astigarragan.