Berria da egitasmoa, eta helburu nagusia jendea erakartzea da. Literatur solasaldiekin alderatuz, irakurketa kluba asteartetan antolatuko da eta bertan euskerazko liburuak irakurriko dira. Hilabete honetan Iban Zaldua idazle donostiarraren Euskaldun guztion aberria liburua irakurriko da, hilaren 21ean liburutegian, arratsaldeko 19:30etan. Irakurketa klubean parte-hartzea irekia eta doakoa da.
Literatur solasaldia, astelehenetan
Bestalde, literatur solasaldiak astelehenetan antolatuko dira eta erabiliko den hizkuntza gaztelania izango da. Hilabete honetako solasaldia Roberto Bolaño idazle txiletarraren Una novelita Lumpen liburuaren ingurukoa izango da, eta Jorge Carrerok zuzenduko du. Hitzordua hilaren 20an izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita, liburutegian.