‘Balerina’ gaur, zinean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Ametsei segika ari den neska gaztearen istorioa kontatzen du Balerina pelikulak. 1879. urtean kokatua, bere gurasoak galdu dituen eta Bretainian (Frantzia) bizi den neskatoa da Felicia. Dantza ikaragarri maite du eta dan­tzari profesionala izatea gustatuko litzaioke. Horretarako, bere laguna den Victorren laguntzarekin Parisera egiten du alde, eta bertan beste per­tsona bat bailitzan Grand Opera House-eko ikaslea izatea lortuko du.
Hortaz, bere ametsa bete­tzea lortuko du Felicia gazteak, eta horren garrantzitsua den adore hori transmititzen duen pelikula gaur arratsaldeko 17:00etan izango da ikusgai, Kultur Etxean. Hizkuntza: euskera; sarrera: 2 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!