Igerilekuko aurreneko partidua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Irailean ireki zuten ofizialki kiroldegiko igerileku berria, eta ordutik ez da oraindik Waterpoloko partidurik egon. Hain zuzen, bihar estreinatuko du ofizialki etxeko denboraldia taldeak. Portugalete B izango dute aurrez aurre waterpoloko mutilek, Hernaniko uretan. Eguerdiko 13:30e­tatik aurrera izango da hori. Hernaniko zaleen animoak berriro ere entzuteko gogoz dira denak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!