‘Tio Teronen Semeak’ eta afari herrikoia, gaurko programan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

UDAZKEN Kulturala indartsu dator datozen zortzi egunetan. Gaur Tio Teronen Semeak dantza taldeak Freshcool ikuskizuna eskainiko du, 19:00e­tan, frontoian. 
Badira bi urte dantzari  eta lagun talde honen ikuskizuna birala egin zenetik. Dantza talde berezi honen ibilbidea 2015ean hasi zen, batez ere Oarsoaldea eta Donostiako hemeretzi lagun elkartzen hasi zirenean. Edozein dantza taldetan txiste eta egoera barregarriak sortzen dira,  eta hori kontuan hartuta, dantza tradizionala ohiko agertokitik atera eta kalera eraman nahi izan zuten; kaleko girora. Agertokietako seriotasunetik harago, bestelako estilotako pausoak gehitzen hasi ziren euren dantza tradizionaleko errepertoriora.
Taldearen emanaldia bukatuta, afari herrikoia egingo da. Jatekoa norberak ekarriko du. Edaria, basoak eta mahaiak auzo elkarteak jarriko ditu. Helduko bost euro balio du eta bertan ordainduko da. 

Bihar, ipuin kontalaria 17:00etan
Asteburu honetan ekitaldi gehiago ere izango dira. Hain zuzen, Kontukantoi ipuin kontalariak bihar, Auzo Udaleko aretoan, 17:00etan, ipuinak kontatuko dizkie haurrei. 

Bertso Entrenamendu Komentatua, ostegunean
Bestalde, aurten ere Bertso Entrena­mendu Komentatua antolatu da. Osteguenan izango da, 19:00etan, Auzo Uda­lean, eta bertan Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzen ari diren Hernaniko Bertso Eskolako kideek, prestaketa lanako nolakoak diren azalduko dute. Orain lau urte egin zen eta arrakasta ikusita errepikatzea erabaki zuten. 

Jokin Lizeagaren hitzaldia azaroaren 21era aurreratu da
Hasiera batean azaroaren 23rako (osteguna) aurreikusita zegoen Jokin Lizeaga mendi korrikalariaren hitzaldia, baina, azkenean, hilaren 21ean egingo da, asteartean, bi egun lehenego. Ordua ere aldatu dute, 19:30etan izango da, azkenean.
Bestetik, Uru­meako Fauna eta Flora argazki erakusketa Au­zo Udaleko aretoan, hilaren 23ra arte egongo da ikusgai Haritzalde Natur Taldearen eskutik. 

 

UDAZKEN KULTURALA

AZAROA 
Gaur, 19:00etan, Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna frontoian, eta ondoren, afari-herrikoia.

Bihar, 17:00etan Kontukantoi Ipuin Kontalariak Auzo Udaleko aretoan.

Osteguna 16, 19:00etan Auzo Udaleko aretoan, Bertso Entrenamendu Komentatua, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzen ari diren Hernaniko Bertso Eskolako kideekin.

Larunbata 18, adinekoek egunpasa El Montecillora (Nafarroa). Marcillako gazteluari bisita, bazkaria, bingoa eta dantzaldia.

Asteartea 21, 19:00etan Auzo Udaleko aretoan, Jokin Lizeaga mendi korrikalariaren hitzaldia.

Igandea 26, 09:30etan Artikutzan Mendi Ibilaldia: Animalien Lorratzak ezagutzen. Haritzalde Natur Taldeak gidatua. *

*Ekintzetan parte hartzeko, deitu 943 55 10 00 telefonora astelehenean 09:00-11:30 eta 18:00-20:00 edo asteartetik ostiralera 09:00-13:00.  
*Artikutzako mendi ibilaldirako izenematea zabalik, azaroaren 17ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!