Maider Zabalegiren kontzertuko sarrerak, zozketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 7a, 01:00

Badira 20 urte, Maider Zaba­legi eta Alaitz Telletxeak biko­te arrakastatsua osatu zute­ne­tik, eta orain, bakarkako ibil­bidea abiarazi berri du Maide­rrek. Zuei diska argitaratu zuen maiatzean, eta ostegu­nean aurkeztuko du Herna­nin. Biterin eskainiko du kon­tzertua, iluntzeko 20:00etatik aurrrera.
Bere doinuez gozatu nahi du­enak, dagoeneko erosi di­tza­ke sarrerak, Biteriko harre­ran bertan, 7 euroan.
Dena den, Kronikak beste aukera bat ere eskainiko du: hiru sarrera bikoitz zozke­tatuko dira, irakurleen artean.

Parte hartzeko aukera, irekia
Sarrera bikoitz bat Dobera-Kronikako bazkideen artean banatuko da, eta beste biak eskuratzeko, parte hartzea irekia izango da.
Horretarako, webgunean, albiste honen azpian, iruzkina jarri beharko da, edo bestela, paperezko alean dagoen pa­per­tsoa moztu eta Kronikara ekarri beharko da.
Etzi, asteazkenean, egingo da zozketa, 20:00etan.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!