«2018ko aurrekontuetan mikrokredituetarako poltsa haunditzeko lanean ari gara orain»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 10a, 01:00

Kalera aterako dira bihar eta postua jarriko dute Ka­lera­tze­ak Stop taldeko kideak, hala, kan­paina berri bat abian jar­tzeko. Hala azaldu diote Carlos Perez Vazquez eta Pedro He­rre­ro Alvarez taldekideek: «jen­de­a­ri Bankuen Jardunbide Ego­ki­aren Kodea­ren edo De Guin­dos Dekretua­ren berri eman nahi diogu».
Horren ara­bera, «hipoteka ordain­tze­ko arazoak dituzte­nek, ban­ku­ari bost urteko ka­rentzia bat eskatzeko esku­bidea dute, hi­le­­roko 30 eta 60 euro tarteko kuota murriztu bat onartuz». 2012ko martxo­a­ren 6an onartu zen dekretua, eta dagoeneko ia banku gehi­enek bat egin dute Kodea­rekin: «arazoa da Bankuak ez diola aukera hori eskaintzen bere bezeroari».
Eta aukera hori da, hain zuzen, Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak, Euskal Herriko tal­de guztiek egingo duten bezala, herritarrari aurkeztu nahi diona: «laguntza eskaini nahi dugu, alde batetik, bal­din­tzak betetzen dituzten ikus­teko, eta bestetik, behar bal­din badute, Bankura la­gun­tzen diegu eskaera egitera».
Denera, hiru kasutan la­gun­du dute Hernaniko Kalera­tzeak Stop taldeko kideek. «Us­te duguna baino jende gehi­a­gok jasaten du arazo hau [hipoteka ordaintzekoa], Eus­ka­­di mailan gainera, lotsa­ga­tik edo, jendeak babesa bila­tzen du familiarengan», uste du­te Perez eta Herrerok. 
Hori dela eta, ezinbestekoa irudi­tzen zaie Jar­dun­bide Ego­ki­­a­ren Kodea jaki­na­raztea.
Notaritza gastuak, erreklamatzeko bidea irekita
Ez da, ordea, Kaleratzeak Stop taldeak mahai gainean dau­kan gai bakarra. Izan ere, egun  pil pilean dagoen gai bat dute: «Legearen arabera, notaritzako gastuen zati bat Bankuak or­dain­du beharko luke, baina mol­datu egin dira bezeroak or­daindu dezan. Hori horrela, jendea hasi da erre­kla­­­matzen, eta dagoeneko badaude beze­roa­ren aldeko sen­ten­tzi­ak», iragarri dute.
Gainera, nahiz eta hipoteka ordaindua izan, badago erre­kla­mazioa egiteko aukera.  Ho­ri bai, betiere, duela 5 urte baino gutxiago bukatu baze­nuen. Horren inguruan ere, laguntzeko prestutasuna azal­du dute Carlos Perez eta Pedro Herrerok, «horretarako taldeak badauka abokatu bat, gaiak bideratzen laguntzen diguna».

Zoru klausularen gaia, mantso
Badago beste gai bat urte hasi­eratik aurrera pixkanaka mu­gitzen hasi dena; hori da, hain zuzen, zoru klausulen erre­kla­mazioena. Kaleratzeak Stop taldeak adierazi duenez, sala­ke­ta kopurua hain haun­dia izan da, epaitegiak mantsotu di­­tu­ela: «lau hilabetetan gel­di­rik egon dira epaitegiak, eta ondorioz, lan hori bakarrik egingo duten epaileak jarri dituzte». 
Dena den, gaia martxan da­­­goela diote eta ematen ari di­­ren sententziak aldekoak iza­­ten ari direla nabarmendu du­­­te. Beren datuen arabera, «Her­­nanin dagoeneko 100 sa­la­keta inguru daude jarrita».

Mikrokredituerako, diru gehiago
Herri mailan, ordea, mikro­kre­­­­­­­dituen gaiari heldu diote Car­los Perez eta Pedro Herrero herri­ta­rrek. Kaleratzeak Stop tal­­­­de­tik egin zuten proposa­me­­­­na Her­nani Erabaki proze­su par­te­hartzailearen bidez, eta aurten jarri dute martxan: «arrakastatsua izan da, baina jada ez dago dirurik». 
Eta horregatik, «poztu gara ikusi dugunean herritarren batek 2018ko Hernani Erabakin beste 40.000 euro gehitzea proposatu duenean». Hala ere, beraiek aurrekontuen bidetik jo nahi dute: «2018ko aurre­kon­tuetan mikrokre­ditue­ta­rako poltsa haunditze­ko la­ne­an ari gara orain», azaldu dute Perez eta Herrerok.

Taldea, irekita
Beren laguntza eskaintzeaz gain, herritarren laguntza ere es­kertuko luketela diote. Ho­rre­gatik, interesa dutenak ani­matu nahi dituzte Kaleratzeak Stop taldearen bile­retara; oste­gunero biltzen dira, 19:00etan, Transpa­karren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!