Prekaritatearen aurrean, antolatu eta borrokatu!!

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 10a, 01:00

“Prekarietatearen eurrean Antolatu eta Borrokatu” lemapean, LAB, Ernai, Ikasle Abertzaleak, eta Langileon Babes Sareak, Lan duina eta bizi duina aldarrikatzeko manifestatu ginen azaroaren 7an Hernanin.

Gogoratu genuen sistema kapitalista heteropatriarkalak bereizirik nahi gaituela: Lan produktiboa eta erreproduktiboa; finkokoa, behin-behinekoa; ETTkoak, autonomo faltsuak; atzerritarrak; Jubilatuak, ikasleak; Euren etxeetako langileak...

Erabat zatituta eta gero eta indibidualistagoak nahi gaituzte, indargabetzeko helburuz, badakitelako langile guztiok klase bera osatzen dugula eta xede beraren inguruan batu gaitezkeela: Lan eskubideen eta bizitza duin baten defentsa.

Borrokarako arrazoiak badaude, horren erakusle dira lan munduko datuak: 2017an EHn 51 langile hil dira; egunean 288 lan istripu daude...
6 egunetik behin, lagun bat etxetik lanera irteten da hirugarren baten helburu ekonomikoak asetzera eta ez da inoiz etxera bueltatzen.

Istripuak ez dira halabeharrezkoak, lan baldintzen ondoriozkoak dira (lan erritmoak, segurtasun neurri falta...), langileen osasunaren gainetik irabazi asmoa nagusitzen baita.

Langileon prekarietatetik etekin ekonomiko handiagoa ateratzen du enpresak eta hau onartezina da!

Lan istripuak prekarietatearen ondorio dira eta errudunak ditu: Enpresa handien mesedetan politika Neolibe­rala gauzatzen dutenak eta EHn politika basati honi babesa ematen dion PNV alderdia.

Patronala eta PNV susperraldi ekonomikoaz mintzo dira, baina honek patronalari bakarrik eragiten dio, langileentzat ez dago susperraldirik, langabezia, prekarietatea eta heriotza ekartzen duen politika kriminala besterik ez.

Iraultza beharrezkoa da: kapitalaren diktaduraren aurrean, iraultza demokratikoa!; Patriarkatuaren aurrean, iraultza feminista!; Elite ekonomikoa babesten duten alderdien aurrean, langile iraultza eta gehiengoaren mesedera egongo den gizarte baten eraikuntza!

ESTATU BURGESAREN SUN­TSIPENA ETA LANGILE BOTEREAREN ERAIKUNTZA!


Mikel Von Wichmann (LAB Sindikatua)
Axier Mendizabal (Langileen Babes Sarea)
Mikel Urretabizkaia (ERNAI)
Joanex Artola (Ikasle Abertzaleak)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!