Bi aldaketa, herri barruko autobusak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 10a, 01:00

Hainbat aldaketa jasango ditu herri barruko autobus zerbitzuak, Udalak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenaren arabera: «Hernaniko hiri barruko autobusaren goizeko zerbitzuan, autobus batzuk oso beteta joaten direla ikusita, egokitzapen txiki batzuk egingo ditu Udalak».

«Zerbitzua hobetzeko asmotan»
Bi izango dira, hain zuzen, ego­kitzapen horiek, Udalak ja­kinarazi duenaren arabera. Aurrenekoa, Zikuñagatik ate­ratzen den autobusean: «08:10etan ateratzen dena 08:25ean aterako da urtea amaitu arte, 15 minutu be­randuago». Ohiko ibilbidea egingo duela azaldu dute, egungo geldialdi berberekin.
Bigarrena, Elkanotik (edo Biteri kultur etxearen ondotik) ateratzen den linean izango da: «Elkanotik 8:30ean hasten den ibilbidea 8:35ean hasiko litzateke, 5 minutu beranduago». Horrek, ordea, aldaketa txiki bat izango du ibilbidean: «ez da Txan­txillara joango. Elkanon hasiko da eta, ohiko ibilbidea egin ondoren, Antzi­ola kaletik zu­ze­nean Zinkoe­neara joango da eta hemendik Portura eta, gero, Elkanora bueltatuko da».
Aldaketa hauek «zerbitzua hobetzeko asmotan» hartu ditu Udalak, baina printzipioz behin behinekoak izango dira: «Urte bukaeran emaitzak az­ter­tuko dira eta behin betiko era­bakia hartuko da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!