Liderraren aurkako lehia zaila bihar, Valladoliden

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 10a, 01:00

Arerio zailenatakoa bisitatuko dute Hernaniko mutilek bihar. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera daukate zita Valla­doliden Pepe Rojo zelaian. 
Bertan bere zain egongo da El Salvador, Ohorezko Mailako ligan lider dagoena; eta beraz, momentu honetan trikoloreek izan de­za­keten kontrario zailenetakoa. Irabaztea, beraz, oso zaila izango dute, eta hori lortzea, sorpresa erraldoia izango litzateke, liga nola da­go­en kontuan hartuta. 
Hori ikusita, Hernani erasoko bonusaren bila aterako dela aurreikusi daiteke.

Duela bi urteko irabazlea
Talde indartsua izango dute au­rrez aurre trikoloreek, izan ere, El Salvadorrek selekzioko jokalari asko dauzka, Ligako txapelduna izan zen duela bi urte eta gainera, aurtengoa irabazteko faboritoena da.

Hernanik, jokaera antzekoa kanpoan
Hernaniri dagokionez, partidu garrantzitsu bat irabaztetik da­tor, eta litekeena da denboraldi honetan metodologia ber­­bera baliatzea: kanpoan jo­ka­tzen du­e­nean, ordezkoak atera izan ditu Polidori entrenatzaileak, eta bigarren zatirako utzi izan ditu titularrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!