Etxean aritu ziren aurreko asteburuan, CD Hernaniko hiru talde nagusiak; baina ezin izan zuten guztiz aprobetxatu. Ohorezko Erregional mailako mutilek soilik lortu zuten garaipena Zubipen.
Eta asteburu honetan, zaleen babesetik urrun ariko dira hiru taldeak. Euskal Ligako neskek, Irunen jokatuko dute, azkeneko porrota ahaztu, eta zeramakiten bolada onari heltzeko berriro. Mariño izango dute kontrario, gaur arratsaldeko 17:30etan.