Pertsona nagusiengan depresioa eta antsietate nahasmena ikastaroa antolatu dute Hernaniko Zerbitzu Sozialek eta Lahar elkargoak elkarlanean. Hilaren 20, 21 eta 22an izango da, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara, Biterin. Bereziki gomendatu diete mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei. Parte hartzeko, izena eman behar da: 943 557 854 edo Zerbitzu Sozialeko bulegotik pasa.