Elkartea ezagutarazteko saioen artean, Hernanin egingo dute geldialdia gaur Hirukideko kideek, Euskadiko Familia Ugarien elkartekoek. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute zita, Biteriko ikastaro gelan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «aukera paregabea da, ez bakarrik elkartearen zerbitzuak eta ekintzak ezagutzeko, baita ere laguntzen berri izan eta familien iradokizun eta kezkak jakinarazteko».
Azken urte honetako berrikuntzak ere azalduko dizkiete familia ugariei: pasaportearen eta NANaren tasa, familia ugari izateko baldintzen aldaketa, Argindarraren Bono Soziala eta amatasun pentsioa.