Proposamen berria egin du Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, duela aste batzuk, «denontzat eta denona izango den euskal hezkuntza sistema publiko, bateratzaile, sozial eta inklusiboaren oinarriak eta, orokorrean, hezkuntza hobetzeko». Horiek hamar gakotan laburbildu dituzte, eta gaur aurkeztuko dituzte taldeko bi kidek, hernaniarren aurrean.
Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak izenburupean, proposamenaz arituko dira Joxe Mari Auzmendi Hik Hasiko koordinatzailea, eta Kontxi Aizarna irakaslea eta Hik Hasiko kidea. Hain zuzen, Hezkuntza Plataformak gonbidatuta izango dira udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.