Dudarik gabe, binakakoa da erremontean neguko lehiarik garrantzitsuena, eta iritsi da. Herenegun aurkeztu zuten, Orona Fundazioan, Binakako Txapelketa, eta gaur izango dute aurreneko partidua; Urriza-Arrizabalaga eta Matxin III-Ionen arteko lehiak emango dio hasiera txapelketari.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera jarri dute zita Galarretan, eta bigarren partidua izango da hasierako ligaxkari dagokiona.
Ligaxka, denek denen kontra
Txapelketa aurrera eramateko, bost bikote osatu dituzte, eta hasiera batean, abenduaren 2ra arte, denek denen kontrako ligaxka jokatuko dute. Bikoteak ondorengoak dira: Urriza-Arrizabalaga, Matxin III-Ion, Uterga-Etxeberria III, Etxeberria IV-Barrenetxea IV, eta Ezkurra II-Endika.
Finala, abenduaren 23an izango da.