Kale arte sorkuntzarako, eskaerak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 8a, 01:00

Udalak argitaratu berri ditu Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea, eta abenduaren 7ra arte izango da aukera eskaerak egiteko. Honekin, arte plastikoek Hernaniko kaleetan duten presentzia areagotu nahi dute. Oinarriak eta eskera orriak www.hernani.eus web-orrian daude, baita Hernani Harrera Zerbitzuan (HZZ) ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!