«Eskatu nahiko genioke EAJko eta PSEko agintariei amore eman diezaiotela mendekuaren bideari»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 8a, 01:00

Prentsaurrekoa eskaini zu­ten herenegun Buruntzal­dea­ko EH Bilduko hautetsi eta hautetsi ohiek, Lasarte-Orian: «ozen salatu nahi dugu egungo Gipuzkoako Hondakinen Kon­tsorzioak hartu duen erabakia; alegia, GHKko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurran­die­ta eta GHKko kide ohi eta Ingurumen Diputatu Iñaki Errazkinen kontra bide judizialetik jotzeko erabakia».

«Mendeku gosean baino ezin dugu kokatu»
Bertan azaldu zutenaren arabera, «EAJ eta PSEko ordezkariek bide judizialari ekiteko hartzen duten erabaki hau, mendeku gosean baino ezin dugu kokatu». Gogorarazi zu­ten, gainera, 2011n hauteskundeak irabazi zituela EH Bilduk, eta beren programan, «argi adierazi zuen errauskailuaren proiektuak ingurumenean eta gure ekonomian zuen kostua onartezina zela eta, horren ordez, hondakinen kudeaketarako alternatiba bat eskain­tzeko asmoa zuela». 
Hauteskundeen aurretik,  ordea, azaldu zuten, «2011ko maiatzean, hain justu, GHK or­dezkari berriek kargua har­tu baino astebete lehenago, EAJ eta PSE alderdiek Erraus­kailuaren proiektua FCC en­presari esleitu zioten, presaz eta modu ilunean. Finantza erakunde eta eraikuntza en­presa haundien mesedetan harturiko erabakia izan zen hura».
Horrela, EH Bildu boterean zela, 2013an erabaki bat hartu zuten: «Errauste Planta egiteko kontratua bertan behera gelditu zen, kontratistak eta GHKk lorturiko akordio bati esker».
Testuinguru horretan salatu di­tuz­te Intxaurrandieta eta Errazkin. 

Bertan behera uzteko, eskaera
Horren aurrean, Buruntzal­dea­ko EH Bilduk zera eskatu du: «EAJko eta PSEko egungo agintariei amore eman diezaiotela mendekuaren bideari. Bere momentuan hartutako erabakiak oso ausartak eta koherenteak izan ziren hauteskunde kanpainan adierazitakoa kontuan hartuz».
Aprobetxatu zuten, baita ere, «apaltasun osoz jokatu zu­ten Ainhoa Intxaurrandieta eta Iña­ki Errazkini gure elkartasuna eta babes osoa» adierazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!