lumaltik Bateratzen GKEk eta Hernaniko Udal Lankidetza Arloak elkarlanean Orinokia erakusketa jarri dute martxan; hilaren 17ra arte egongo da ikusgai, Biteriko pasilloan.
Erakusketa, antolatzaileek azaldu dutenez, «Venezuelako Amazoniako kultura indigenetan barrena murgiltzeko bidaia bat da». Bertan, «Choucho Sosa argazkilari venezuelarrak egindako argazkiez gain, indigenek beraiek egindako hainbat artisau-lanak daude ikusgai».
Horrela isladatu nahi da «indigenek komunitatearekin, naturarekin eta mundu espiritualarekin duten erlazioa, hainbat elementuren bidez: hamakak, motxilak, fletxak, xextuak...».
Ipuin kontaketa, datorren asteazkenean
Hortaz aparte, ipuin kontaketa antolatu dute haurrengana ere iristeko. Kalieberrinae izenburupean, Venezuelako indigenen kondairak entzuteko aukera izango dute 5 eta 10 urte bitarteko haur eta gazteek, hilaren 15ean, datorren asteazkenean.
Biteri kultur etxean izango da, baita ere, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.