Azaroaren 13an bukatuko da epea, Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko. Helburua da emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerari aurre egiteko irtenbideak erakustea, ikus-entzunezko lanen bidez. Ezin dute 5 minutu baino gehiago iraun, eta 12 eta 26 urte arteko gazteek eginak izan beharko dute. Informazio gehiago: beldurbarik.org.