Villabona hartu zuen etxean Mundarrok, larunbatean. Eguraldiak ez zuen jokaldiak ondo burutzen askorik lagundu, baina bestelakorik ere izan zen; 1 eta 3 galdu zuen Mundarrok, etxean arituta ere.
Nahiko paretsu, arerioak aurrea hartu bazuen ere
Galdu arren, elkarren kontra aritutako talde bakoitzaren maila ez zen markagailuak erakusten duen bezain desberdina izan.
Partidua hasi eta 10 minutu besterik ez zituen behar izan Villabonak aurreneko gola sartzeko, etxekoen artean izandako gaizki ulertu bat medio. Baina 17garren minutua iristerako berdinketa lortu zuten etxekoak, Aitor Granderen burukada bati esker.
Hortik aurrera, euria eta kazkabarrak asko baldintzatu zuten partidua, zelaia urez gainezka baitzegoen.
Bigarren zatian bi taldeak paretsu ibili ziren, eta jokorako aukerak haunditu ziren, eguraldiak hobera egin ahala. Hala ere, astigartarren bi akats indibidual aprobe-txatu eta aurrean asmatzea lortu zuen arerioak, bi gol gehiago sartuz.
Hurrengo arerioa Euskalduna izango du Mundarrok; Villabona baino postu bat gorago dagoen taldea. Egin ahalak egingo dituzte moreek, berrrio.