Arrobitxulon igogailua jartzeko plana eta hiru mozio, onartuta

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 8a, 01:00

Dirulaguntza bat eskatu dela medio, Ez ohiko Plenoa deitu zen atzo udaletxean, eskaera hori tramitatu aurretik Ple­no­ak onartu beharra bai­tau­ka.
Aurretik, ordea, Bozera­mai­le Batzordea bildu zen, eta ber­tan proposatutako hiru mozio Plenora eramatea bozkatu eta onar­tu zen. Horrela, Irisga­rri­tasun Planaz gain, beste hiru mozioz aritu ziren atzo.

Irisgarritasun Planaren barruan, igogailua
Ez ohiko Plenoaren arrazoia izan zen, besteak beste, Arro­bi­txulon igogailua jartzeko pro­posamena jasotzen duen Iris­garritasun Plana onar­tze­ko beharra. Izan ere, hau au­rre­ra eramateko dirulaguntza es­katu du Udalak Jaurla­ri­tzan, baina horretarako, Ple­noak onartu beharra dauka, lehenago. Borzeramaile Ba­tzor­dean landuta ekarri zuten gaia, eta aho batez onartu zuen atzo Plenoak.

Emamukeenganako indarkeria eta Katalnuia, mozioetako gaiak
Horrez gain, hiru mozio lan­du zituzten: Kataluniako in­de­pendentzia adierazpenaren ingurukoa, EH Bilduren al­de­ko botokoekin, EAJren abs­ten­tzioarekin eta PSE-EEren kon­trakoarekin onartua; Ka­ta­luniako atxiloketen in­gu­ru­koa, EH Bildu eta EAJren al­de­ko botoekin eta PSE-EEren kon­trakoarekin onartua; eta Ema­kumeenganako In­dar­ke­ri­aren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotutakoa, aho batez onartutakoa.
Plenoaren inguruko xe­he­ta­sun gehiago emango dira la­runbateko Kronikan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!