Izotz-jauregira, behin udazkenean sartuta

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 8a, 01:00

Asteburuan eman diote ha­si­era Gaztelekuan azaroko programazioari,  Skate Parke­ra egindako irteera eta Jun­gle Speed lehiaketarekin. Datozen egunetarako, ekintza gehiago programatu dituzte.

Asteburuetan, bereziak
Gaztelekeua astelehenetan ba­karrik ixten da, eta aste egu­netan, irekita egoten da 12-18 urte artekoentzat; as­te­ar­­te­tik ostegunera 17:00-20:00, os­ti­ral eta larunbatetan 16:30-20:30 eta igandeetan 17:00-20:00. Hala ere, aste­bu­ruetan normalean ekintza be­reziak egiten dira. 
Hil honetan, adibidez, izotz jauregira joango dira, edota A25a modu berezian landuko dute. 

EKITALDI BEREZIAK
Azaroak 11: Gazte Txef.
Azaroak 12: Dardo Txapelketa.
Azaroak 18: Txuri Urdinera irteera.
Azaroak 19: Eskulanak.
Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna.
Azaroak 26: Esku Pelota partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!