Gabonetan jolasteko izenematea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 8a, 01:00

Xaguxarrek antolatuta, aur­ten ere Negulekuak jarriko di­ra martxan Gabonetako opo­rral­dian, ondo pasatzeko au­kerarik falta ez dadin gaz­teentzat.
Izenemate epea atzo ireki zuten, eta hil honen 14ra arte egongo da irekita.

6 eta 13 urte bitartekoentzat
Negulekuak goizetan izango dira, abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5era arteko aste egunetan. Goizeko 10:00e­tatik 13:00etara arteko tartea izango da egunero, jolaserako, 2004 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzat.
Hala ere, zaintza zerbitzua jarriko da aukeran, hala nahi dutenentzat, 08:00etan hasita.

Izena, Xaguxarren
Azaroaren 14ra arte eman daiteke izena kultur etxean, 943 33 50 64 telefonoan (goi­zez) edo info@xaguxar.org hel­bidean.
Prezioa 40 eurokoa da; 20 eurokoa, zaintza zerbitzuaren kasuan. Baina familientzat prezio bereziak izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!