Behobia-Donostia lasterketa izango da bihar, eta urtero bezala, autobusa antolatu dute hernaniar guztiak irteerara gerturatzeko. Autobusa goizeko 08:00etan abiatuko da Atletismoko pistatik. Horren aurretik, lasterketan parte hartuko duten hernaniarren taldeko argazkia ateratzeko zita jarri dute, hamar minutu lehenago, goizeko 07:50etan.