Hezkuntza hobetzeko gakoak, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 7a, 01:00

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak hezkuntza hobetzeko proposatu dituen 10 gakoak aurkeztuko dituzte Hezkuntza Plataformaren hu­rren­go saioan. Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak izenburupean, Joxe Mari Auzmendi Hik Hasiko koordinatzaileak eta Kontxi Aizarna irakasleak eta Hik Hasiko kideak egingo dute aurkezpena. Ostegunean izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!