Barrenetxeak binakako txapela lortu nahi du bigarren aldiz

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Binakako Txapelketa mar­txan da dagoeneko; astear­tean aurkeztu zuten Gala­rretako Orona-Ideon, eta han­dik bi egunetara, oste­gu­ne­an, jokatu zituzten aurre­neko partiduak. Bertan Matxin III eta Ionek lehen lau pun­tuak bildu zituzten 40-36 irabazi ondoren Urriza eta Agi­rrezabalari. Hauek bi puntu pilatu zituzten. Galtzaileak ziren faborito, baina orain bi urte gertatu bezala garaileak ezustekoa eman zuten, beraz adi bikote horrekin.
Denera, bost bikote le­hia­tuko dira aurten: Urriza-Agirrezabala, Matxin III-Ion, Etxeberria IV-Barrenetxea IV, Uterga-Etxeberria III eta Ez­kurra II-Endika. Aurtengo berrikuntza nagusia Ezku­rraren falta da. Doneztebeko txapeldun haundiak ez du txapelketa jokatuko. Uko egin dio, nahiz eta joku bolada ezin hobean egon. Aurretik hartutako konpromezu batzuren ondorioz ez da ariko txapelketa nagusian.

Gaur estreinatuko da Barrenetxea IV
Partaideen artean da Endika Barrenetxea herna­niarra. Atze­laria sasoi betean dago eta txapelketa bigarren­goz irabaztera irtengo da. Ho­rretarako Etxeberria IV­aren laguntza izango du. Bikote sendoa osatzen dute eta Urrizarekin batera, 2012an, lorturiko txapela berres­ku­ratu nahi du. Ez du lan erraza izango.
Gaur jokatuko du lehenengo partidua, eta irabazten hastea, aurreneko pausoa ematea li­tzateke. Uterga eta Etxeberria III doneztebearrak izango di­tuzte aurkari, Etxeberria IV eta Barrenetxeak. Bigarren par­tidu bat ere jokatuko da Ma­txin III-Ionek bigarrengo nor­gehiagoka jokatuko dute eta Ezkurra II eta Endikak be­raien lehena. Lehen par­ti­duko garaileek bigarren garaipena lortu ezkero pauso erraldoia emango lukete sailkatzerako bidean.

Ligaxka, aurrena
Herenegungo partiduarekin jarri zen martxan Txapel­ketari ha­siera ema­­ten dion ligaxka. Aza­ro­an zehar, eta abenduaren 2ra arte, denak denen aurka jo­ka­tuko dute. Ligaxka horre­tan zehar, aurkez­penean go­go­rarazi zu­ten azkeneko urteetan era­bi­li­tako puntua­zio-sistema be­ra erabiliko dutela aurten ere: irabazlea­rentzat, 4 pun­tu; 36-39 tanto bitartean egi­ten dituena­rentzat, 2 puntu; 32-35 tanto bitartean, puntu bat; eta 32 tanto azpitik egi­nez gero, ez dute punturik ge­hituko.
Horren arabera puntuazio al­tuena lortzen duten lau bi­koteak pasako dira fina­ler­dietara. 

Ligaxkako lehen partiduan Matxin III eta Ionek 40-36 garaitu zituzten Urriza eta Agirrezabala eta gaur beste bi partidu jokatuko dira, Barrenetxea tartean dela

Finala, abenduaren 23an
Abenduaren 9an eta 16an jo­katuko dituzte finaler­die­tako bi partiduak. Aurreneko zi­tan, ligaxka au­rre­neko pos­tu­an bu­ka­tzen duen bikoteak lau­garrenaren aurka lehia­tuko da; biga­rre­nak, aldiz, hiru­ga­rrena izan­go du aurrez aurre. Bi partiduak irabazten dituen bikotea pasako da finalera, ba­koitzak partidu bana ira­bazten badute, tantu gehi­en egiten duena pasako da eta berdinketak jarraitu ezkero biga­rren finalerdiaren irabaz­lea izango da finalera pasako dena. 
Finalean izango dira bi bikote onenak, eta aben­dua­ren 23an neurtuko dituzte indarrak. Orduan erabakiko da, hain zuzen, ze bikotek jan­­tziko duen 47garren edizioko txapela. 

Txapelak eta hiru sari, bukatzeko
Urtero bezala, bi sari izango dira, txapelketako aurrelari eta atzelari onenei. Eta fina­leko pelotari hoberenaren sa­ri bat ere emango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!