Boluntario bila, Kaxko Elkartea

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 10a, 01:00

Hainbat proiektu jarri ditu martxan Kaxko Elkarteak, eta horietan laguntzeko boluntario bila dabil. Aurreneko proiektua da lorategiak dekoratzea; dagoeneko egin dituzte Zinkoeneakoa eta Skate park eta Panaren artekoa, eta gehiago egin nahi dituzte. Bes­talde, gaztainak saltzeko postu berria eraiki nahi dute, tranbiaren ba­­goi baten itxurakoa; eta hori eraikitzeko ere, laguntza behar dute, batez ere ar­mazoia edo teilatua egiteko. Laguntza emateko prest dagoena harremanetan jarri daiteke Kaxko Elkartearekin: kaxkoelkartea@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!