Aurreko astean banatu zituen Oronak, Orona Get Up Sariak Galarretako egoitzan, eta hala «ingenieritzako ikasleen talentuarekin duen konpromisoa berretsi du konpainiak sariketa zortzigarren aldiz antolatuz eta zenbait ekimen aktibatuz ikasle askori aukera emateko, urtez urte, gradu- edo master-amaierako lanak enpresan egiteko», azaldu du Orona Fundazioak.
Aurtengoan, lau izan dira saridunak: Eneko Irazustak eskuratu du aurreneko saria; Iñigo Arratibelek, bigarrena;, Alba Fernandez eta Amaia Goñik, aldiz, hirugarrena.