Familia ugarien egoera zein den azalduko du Hirukidek

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 7a, 01:00

Hernanira iritsiko da ostegun honetan Hirukide, Euska­diko Kide Ugariko Familien elkartea. Elkartea bera aurkeztu nahi diete herritarrei, eta bereziki, herriko familia ugariengana iristea izango da beren helburua. Arratsaldeko 18:00etarako jarri dute zita, Biteri kultur etxeko ikastaro gelan.

Familia ugarien kezkak ezagutzeko, aukera
Hirukidek ostegunean egingo duen aurkezpena familiak eta elkartea elkar ezagutzeko to­pa­­gunea izatea nahi du. Bertan, herri-mailako eskari, kezka eta iradokizunen berri emateko aukera izango dute familia ugariek, baita horien artean, Hirukidek berak zer lan egiten duen ere. Gainera, aukera emango zaie bertaratuei elkarteko kide egin eta preskriptore izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!