Bigarren kontzentrazioa egingo dute gaur Zikuñaga Papelerako langileek, zuzendaritzak hartutako azken erabakiaren kontra: «unilateralki erabaki dute zabaltzea zaintza-kamaren instalakuntza; aurretik zeudenari gehitu zaizkie produktu arriskutsuen zonaldea eta gutxi erabilitako zonaldea. Arazoa sortu da zabalkuntza hau aprobetxatu dutela instalakuntza masiboa egiteko, baita ere produkzio eremuan, langileen kontrolerako; denera, 55 bideokamara izango dira».
Egoera horrela, Enpresa Batzordea dagoeneko aztertzen ari da grebekin hastea: «gure helburua da paper produkzioaren eremuan langileen kontrolerako jarritako kamera guztiak kentzea».