Auzo Plaza, Lizeagako auzotarren elkartze-eremua izango dena osatzeko lanak aurrera dijoaz, dagoeneko bigarren fasea prestatzeari ekin dio Gibelalde Auzo Elkarteak. Auzolanean egingo dituzte lan horiek, hornidura- eta apaintze-lanetarako tailerretan zehaztu ondoren.
Gaur izango da bigarren saioa, eta bertan, jorratuko dituzte Mural apaingarriak egiteko proposamenak. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Gibelaldek Larramendi kalean daukan lokalean.
Gibelaldeko lokalean, Larramendi kalean, elkartuko dira auzotarrak.
Saioa, hamabost egunero
Prozesua hasi besterik ez da egin, izan ere, hemendik aurrera hamabost egunero egingo dute saioa, asteartero (azkenekoa, aldiz, ostegunez izango da).
Datozen saioetan landuko dituzte, mural apaingarriaz gain, lorategien diseinua eta Auzo Plazako guneak eta ekipamenduak.
HURRENGO HITZORDUAK
- GAUR: ‘Mural apaingarriak egiteko proposamenak’.
- HILAREN 21ean: ‘Lorategien diseinua’.
- ABENDUAREN 5ean: ‘Lorategien diseinua’.
- ABENDUAREN 19an: ‘Auzo Plazako guneak eta ekipamenduak’.
- URTARRILAREN 2an (osteguna): ‘Auzo Plazako guneak eta ekipamenduak’.