Txotx garaiak izan behar duenari buruz hausnartzeko, zita etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 6a, 01:00

Txotx garaiaren argi-ilunak azaleratu, eta zer eta nola aldatu adostu nahi du Her­na­niko EH Bilduk, herritarrekin. Horretarako, prozesu herritarra jarri du martxan, eta etzi izango da aurreneko saioa, asteazkenarekin: arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Bertan azalduko dituzte prozesuaren nondik norakoak; eta aurreneko ikuspegi bat ja­sotzeko, Nora doaz San Fer­mi­nak? prozesuaren berri emango du Patri Perales Iru­ñako zi­negotziak. Mahai ingu­rua ere egingo dute ondoren, Iruñako jaien arazoei aurre egiteko hartzen ari diren neurriak ezagutzeko.
Bestalde, inkesta bat ere zabaldu du EH Bilduk, herritarren iritzia jasotzeko, bere sare sozialen bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!