Maila berean segiko dute hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 6a, 01:00

Aldaketarik ez dute izango pelotari hernaniarrek, datorren denboraldira begira, Gi­puzkoako Txapelketako nagusien kategorian. Maila berean jarraituko dute, asteburuan aritu diren bi bikoteek. 
Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, erraz lortu zuten garaipena, Zazpi Iturriren kontra, mailari eusteko partiduan (22-7); eta beraz, ohorezko mailan ariko dira datorren denboraldian ere.
Iñigo Urkizuk eta Iñigo La­bakak, aldiz, ohorezko maila horretara igoera zeukaten jo­koan asteburuan, baina galdu egin zuten semifinala, Alegian, Intxurreko bikotearen kontra (10-22). Hori horrela, igoerarik eta finalik gabe geratu dira.
Edozein kasutan, txapelketa bikaina egin dute: mailari eustea zuten helburu, eta igoera lortzekotan izan dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!