Jokalariak eta zaleak bat direnean...

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 6a, 01:00

Erabatekoa izan zen jokala­rien eta zaleen arteko batasu­na atzo, Landaren. Bereziki, luzaroan gogoratzeko moduko azkeneko jokaldi batean.
Partidua bideratuta eduki ondoren, bi entsaio jaso eta atzetik zen markagailuan Her­nani, 80garren minutua iga­rota dagoeneko. Baina ez zu­ten amore eman, ez jokalariek eta ezta zaleek ere. Eta seku­lakoa izan zen batzuen eta besteen bultzada, pazientziaz, kemenez, segi eta segi, fase bat bestearen atzetik, marra gainditu eta entsaioa lortu zu­ten arte. 29nako berdinketa zen hori, eta Anartz Elosegik ez zuen huts egingo trans­for­mazio erraza, partidu osoan zehar kolpeetan zoragarri ari­tu ondoren. 
31-29 nagusitu zen Her­na­ni, Santanderreko Indepen­dien­te­ren kontra, eta erasoko bonusa ere lortu zuen, laugarrena bai­tzen bukaerako entsaio hori.

Independienteren kolpeei buelta, atsedenaren aurretik eta ondoren
Ez zen erraza izan hasiera, lokatzak eta putzuek gober­na­tutako zelaian, eta kanta­bria­rrak aurreratu ziren marka­gailuan, ezker hegaletik oso antzeko bi entsaio lortuta, eta zigor kolpe batekin (0-15).
Baina nagusitasuna ez zen argia zelaian, eta are gehiago, Hernani hasi zen kontrola hartzen, atsedenera gerturatu bezala. Kontrol hori marka­gai­­lura ere eramatea lortu zuen, eta entsaio bat egin zuen, maul bati esker, atsedenaldira gertuago iristeko (7-15).
Nagusitasun hori haunditu egin zuten trikoloreek, biga­rren zatia hastearekin. Aurrena, Igor Genuak lortu zuen entsa­ioa, zigor kolpea gero Elosegik, eta beste entsaio bat Jon Ander Pu­er­tasek (24-15). Transfor­ma­zio guztiak pasa zituen Elo­se­gik.
Orduan, Hernani ondoen zegoenean, jaso zituen Inde­pen­­dieteren bi entsaioak; ga­rai­pe­nak, merezitako sariak, ihes egingo zuelako ustea zabaldu zutenak. Baina atzo, zaleen eta jokalarien bultzadak eta bata­su­nak, usteak usteldu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!