Beñat Gaztelumendi nagusi, Maule-Lextarren

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 6a, 01:00

Beste finalaurreko bat, Her­na­niko bertso eskolako beste kide bat, eta emaitza borobila berriro. Nagusi izan zen Beñat Gaztelumendi, larunbatean, Maule-Lextarren. Añorgarrak 694,5 puntu jaso zituen, eta au­rrea hartu zien Julio Sotori (668,5 puntu) eta Nerea Ibar­tza­bali (663). Saioa irabazita, bigarren itzulira pasa da Gaz­telumendi, eta Amurrion ariko da orain, azaroaren 19an.
Mauleko puntuazioak ez ziren, hala ere, aurreko saio­e­tan bezain altuak izan. Horre­gatik, finalera sailkatzeko lehian bete-betean sartuta ja­rrai­tzen dute, Hernaniko ber­tso eskolako kide guztiek. Saio bakarra falta denean, Maialen Lujanbio dago aurreneko pos­tu­an, bosgarren Gazte­lumendi, eta seigarren Agin La­buru; eta Unai Agirrek, 10ga­rren pos­tu­an egonda ere, gertu dauka zazpi­garrena, soilik 3,5 puntura.

Aitor Mendiluze, datorren igandean Durangon
Saio bakarra falta da, aurre­ne­ko itzulia bukatzeko; eta bertso eskolako beste kide bat izango da bertan. Durangon ariko da Aitor Mendiluze andoaindarra, datorren igan­dean; arratsal­de­ko 17:00etan, Landakon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!