Euri zaparradekin iritsi ziren golak ere!

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 5a, 01:00

Zubipen galdu gabe jarraitzen du Hernanik, Ohorezko Erre­gional mailan. Mutriku hartu zuten menpean txuri-berdeek atzo (3-0); denboraldiko laugarren garaipena, eta hirugarrena zaleen aurrean.

Euria izan zuten lagun, eta hain justu, zaparradekin ba­te­ra iritsi ziren golak: aurreneko euri tantak erori bezala, estreinakoa egin zuen Bitto­rrek, erdiraketa bat ondo erre­matatuta, korner batekin hasi eta kontrarioa mareatu zuten jokaldi batean. Hortik aurrera, beste bi gol ere egin zituzten, garaipena etxean geratzeko.

Segidan jokatu zuten jubenilek ere, Zubipen; baina gehi­ago izan zen Bilboko Athletic, eta 0-4 galdu zuten.

Gaurkoan, berriz, Euskal Ligako taldearen txanda izango da. Eguerdiko 12:35etan hasita, Oiartzun hartuko dute Zubipen, hiru garaipeneko bo­lada onari segida emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!