72 urte ere, kintakoen artean gustorago betetzen direlako!

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 5a, 01:00

Urtero bezala, bazkari baten bueltan elkartu dira 1946an jaiotako hernaniarrak. Aurreko larunbatean jarri zuten hitzordua, urriaren 28an, eta Suharri jatetxean bazkaldu zuten elkarrekin. 40tik gora gizon zein emakume azaldu ziren zitara, eta ederki pasa zuten, nola ez. Giro ederrean bazkaldu zuten, oraingo eta aspaldiko bizipenak gogoratuz, seme-alaben eta biloben hara eta honakoak harro kontatuz... 72 urte ere, gustorago betetzen direlako kintakoekin!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!