Zortzi egileren argazkiak, udal egutegirako

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 5a, 01:00

ArkitekNatura izenarekin, argazki lehiaketa jarri zuen martxan Hernaniko Udalak, 2018ko udal egutegia osatzeko asmoz: hamabi hilabeteak eta portada. Eta aurkeztutako 65 argazkien artean, zortzi egile­ren lanak au­ke­ratu ditu epai­mahaiak; batzuen kasuan, argazki bat baino gehiago.

Hori horrela, Xabier Arnaiz eta Maria Mamerta Agirrere­nak dira hiruna, Nagore Ruiz de Arbulorenak bi, eta argazki bana izango dute Ainara Gar­ciak, Leire Etxeberriak, Jose Luis Iraolak, Iosa Morenok eta Mikel Eizmendik. Aukera­tu­ta­ko argazki ba­koi­tzeko, 40 eu­ro­ko txartel bana jasoko dute ira­baz­leek, Berriak elkarteko den­detan erosteko.
13 argazkiak ikusgai egon­go dira Biterin, abenduan. 

 

UDAL EGUTEGIA 2018

1. Xabier Arnaiz Etxeberria
Haurreskola, kaaba eta kanpandorrea

2. Xabier Arnaiz Etxeberria
Parkea

3. Ainara Garcia Aranburu
Frontoi elurtua

4. Maria Mamerta Agirre Sagastume
Creciendo juntos

5. Maria Mamerta Agirre Sagastume
Gris y rojo

6. Maria Mamerta Agirre Sagastume
Punto de color

7. Xabier Arnaiz Etxeberria
Eraikitzen

8. Leire Etxeberria Fernandez
Ikusi, ukitu, probatu, sentitu... libre jolastu!

9. Nagore Ruiz de Arbulo Urreiztu
Arkitektura naturaren menpe

10. Jose Luis Iraola Peña
Ave Mariako zubia

11. Iosa Moreno Pelaez
El tiempo no pasa en balde

12. Nagore Ruiz de Arbulo Urreiztu
Obra berriak, betiko zuhaitzak

13. Mikel Eizmendi Zabala
Argindarra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!