Txotx denboraldian gertatzen denari heldu nahi dio Hernaniko EH Bilduk, eta horretarako, prozesu herritarra abiatuko du. Datorren asteazkenean jarri dute aurreneko zita, arratsaldeko 19:00etan Biterin, eta bertan emango dituzte, prozesuaren nondik norakoak: «gai honek erpin ugari ditu, eta soluzio batera iristea denbora luzeko ibilbidea izango bada ere, konpartitzen ditugun puntuetatik abiatu nahi dugu», aurreratu dute.
Prozesuari hasiera emateko, Nora doaz San Ferminak? liburua aurkeztuko du Patri Perales Iruñako zinegotziak, saio horretan; eta mahai ingurua ere egingo dute, ikusteko Iruñako jai masifikatuen eragina eta horri aurre egiteko hartzen ari diren neurriak.
Inkesta ere martxan, sare sozialetan
Saio horretaz gainera, inkesta ere zabaldu du EH Bilduk, gaiaren inguruan herritarren iritzia jasotzeko. Inkesta betetzeko, Hernaniko EH Bilduren sare sozialetara jo behar da, eta bertan dago lotura. Herriko hainbat tokitan ere jarriko dute inkesta, paperean.