Mundarroren zaleek etxeko taldea Zarkumendegin ikusteko aukera dute gaur, 16:00etan. Erregional Preferente mailako taldeak Billabonaren aurka jokatuko du denboraldiko zortzigarren partidua. Bi garaipen, hiru berdinketa eta bi porrotekin, 9 puntu batu ditu orain arte, eta Billabonaren aurkako partidua aurkari zuzen baten kontra da. Mundarro 11garren dago sailkapen nagusian.
Billabonako taldeak hamar puntu ditu eta bederatzigarren dago sailkapen nagusian. Hortaz, goiko postuetara begira jartzeko norgehiagoka izan daiteke gaurkoa.
Ordu berean bigarren taldeak Usurbilen jokatuko du.
Jubenilek, Oiartzunen
Ohorezko mailako jubenilek Oiartzunen jokatuko dute gaur, 15:30etan. Eta jubenilen bigarren taldeak, 18:15etan du bere txanda Zarkumendegin Pasaiaren kontra. Asteburuan bost partidu daude etxean.