Pare bat zita jarri ditu Udalak datorren asterako. Asteartean izango dira biak: eguerdiko 12:00etan bilduko da Bozeramaileen Batzordea, alkatetzan, eta 14:00etan izango da ez-ohiko Plenoa, areto nagusian. Bertan landuko dira, Kataluniari buruzko adierazpena eta Irisgarritasun plana, hurrenez hurren.