Aurreneko jardunaldia, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Goizuetan Lan eta Bizi egitasmoa jarri dute martxan, eta horren inguruan, asteartean eginen dute aurreneko jardunaldia, arratsaldeko 18:30etan, udaletxeko ganbaran. Bertan, hainbat gai jorratuko dituzte: hasteko, dinamika aurkeztuko dute; ondoren, Elena Garapen Agentearen eskutik autoenplegurako zerbitzua aurkeztuko dute; eta bukatzeko, Juanjo Elizalde eta Ernaitzu Coop. gonbidatuen esperientziak entzun ahal izanen dituzte bertaratutakoek. Elizalde ‘Maingenea’ arrautzak eta Betizu haragi ekologiokoak enpresako nagusia da, eta Ernaitzu Coop., Apeztegiberria dendaren eta Orokietako Ostatuaren jabea. Galderak eta zalantzak argitzeko tartea ere izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!