Atzo inauguratu zuten Maisuenea, Aranoko erabilera askotariko espazio berria, eta hemendik aurrera, kulturaren txokoa bilakatu nahi dute.
Irekiera borobila izan dadin, asteburu osorako ekintzak antolatu dituzte, atzoko inaugurazioaren ondoren.
Gaur izango da aurrenekoa, 19:00etan hasita, Burbunak eta etsayak dokumentala izanen da ikusgai, eta bertan izanen dira, lana aurkezten, Joxan Ruiz, Jose Mari Beasain, Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre.
Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta, bihar
Ekintza kulturalek jarraipena izanen dute bihar. Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslari euskaldunek hitzaldi kantatua eskainiko dute Maisuenen, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.