Erresuma Batuko Sansara ­abesbatza, gaur Andra Marin

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Kultura sailak antolatuta eta Aiztondo abesbatzaren lagun­tzarekin, Erresuma Batuko Sansara abesbatzak kontzertua eskainiko du, gaur, 19:00etan Andra Mari elizan. 2017ko Tolosako nazioarteko abesba­tzen lehiaketara etorri da Sansara eta Astiga­rragako kontzertua doan izango da. 
Sansara abesbatzak atzo Tolosako abesbatza lehiaketan hartu zuen parte eta maila ikaragarria erakutsi zuen. Bertan Munduko abesbatzarik hoberenetarikoak egon dira abesten eta horien artean daude Sansarako kideak. Aukera ederra dago beraz Erresuma Batuko taldearen ahotsak en­tzuteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!