Agin Laburu eta Unai Agirre Zipotzan­, bigarren finalaurrekoaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Agin Laburu sailkatu da finalaurretarako bigarren itzulira. 18 bertsolarik dute bertan egoteko aukera eta finalaurrekoetako lehen bi saioak amaituta bostgarren postuan dago. Be­raz matematikoki 18 hoberenen artean dago jadanik. Gainera, bigarren itzulirako ongi kokatuko da finalerako borrokan. 
Zain egon behar da hirugarren eta laugarren saioko puntuaketak ikusteko eta horren arabera Labururen aukerak zenbatekoak diren ikusiko da.
Hori horrela izanda zihurtatuta du finalerako borroka. Hamar lehenengotan amaitzeko aukerak haundiak ditu eta horrek finalerako lehian buru belarri aritzea suposatzen du bertsolariarentzat.

Azkeneko bu saioen puntuaketen arabera Labururen aukerak zenbatekoak diren ikusiko da.


Aurretik Zipotzan ariko da datorren ostiralean
Bigarren saioa oraindik ere ez da­ki non eta noiz jokatuko den. Horretarako lehen itzuliko sailkapenaren zain egon behar da. Fi­nalaurretako saio bakoitzeko garaileek badakite non abestuko duten; besteek, ordea, fasea bu­katu arte itxaron beharko dute.
Hala ere badakigu Agin La­buru eta Unai Agirre  hernaniarra Zipotza Elkartean ariko direla bertsotan datorren ostiralean. Unai Agirre ere finalerako borrokan dabil lehen saio ona egin eta gero. Agin Laburuk 690 puntu lortu ditu lehen saioan eta Unai Agirrek 667. 
Bertso-afari moduan antolatu dute saioa; iluntzeko 20:30etan emango diote hasiera planari. Joan nahi duenarentzat, dagoeneko salgai dau­de txartelak, 20 euroan; afaria prezioaren barruan dago. Txartelak Zipotza tabernan daude salgai. 
Bi bertsolarientzat bertso afariak txapelketako zurrunbilotik ateratzeko balio izango die modu batean, baita entrenamendu gisa ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!