Aurrera dijoa Goizuetako Udazken Kulturala, eta asteburu honetan ere, ez da mugimendurik faltako. Artikutzara eginen dute irteera gaur goizeko 09:00etan abiatuta, baina Goizuetan bertan ere izanen da giroa.
Izan ere, asteburu honetan, herriko gaztetxoenak eta jubilatuak izanen dira protagonista. Gaur izango dituzte jokoak eta txokolatada txikienek, 17:00etatik aurrera.
Jubilatuen Eguna, ordea, bihar arte luzatuko da. Gaur truk eta mus txapelketak izanen dira, 16:00etan, Umore Ona Elkartean. Eta bihar, 11:00etan Meza Nagusia, ondoren, pilota partiduak, eta 14:00etan, bazkaria, elkartean.
AZARO KULTURALA
GAUR
Artikutzara irteera, ‘Artikutzako Trena’ liburuaren egileekin, trenaren aztarnak ikusiz ibilaldia egiteko.
Umeentzako jolasak eta txokolatada, 17:00etan, Guraso Elkartearen eskutik.
GAUR ETA BIHAR
Jubilatuen asteburua, Umore Ona elkartearen eskutik. Truk eta mus txapelketak larunbatean; meza nagusia, pilota partiduak eta bazkaria igandean.
AZAROAK 11, larunbata
Plaza dantzak, Mikel Lasarterekin, Umore Ona dantza taldearen eskutik. 11:00etatik 13:00etara.
‘Patxuko Nice’ taldearen kontzertua, 23:00etan gaztetxean, Gazte Asanbladaren eskutik.
AZAROAK 12, igandea
Pello Añorga ipuin kontalaria, 17:00etan udaletxeko ganbaran.
AZAROAK 18, larunbata
‘Katarrapikaka!’ lehiaketa.
AZAROAK 24, ostirala
Artantxuriketan, 18:30etan eskolako jangelan.
AZAROAK 25, larunbata
Feri eguna.
ABENDUAK 2, larunbata
‘Errefuxiatuak’ hitzaldia, Luzia Etxeberria Nafarroako Brigada taldeko kidearen eskutik. 11:00etan, ganbaran.
ABENDUAK 3
Harria. Maitasun Istorioa. Iñaki Perurena. Kontakizuna eta erakustaldia. Eskolako jangelan, arratsaldeko 18:00etan.
ABENDUAK 16
Turroi eta mazapan ikastaroa, Eskolako jangelan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.